Arautegia
CARRERA DEL ENCIERRO -ENTZIERROAREN LASTERKETA - 2009
1-. Iruñeko S.D.R.C. Peña La Jaranak, ohi bezala, "Carrera del Encierro - Entzierroaren Lasterketa 2009" antolatu du, heldu den Ekainaren 28an burutuko delarik. Lasterketan nahi duen orok hartzen ahal du parte, sexua, adina, erlijioa, arraza edo nazionalitatearengatik bereizketarik egin gabe.
2-. Lasterketaren ibilbidea, zezenek, sanferminetako entzierroetan, egiten duten berbera da. Irteera lerroa Errotxapeako Bastiotik ematen da (entzierriloaren azkeneko hesia ixten den puntutik, ezkerreko harresira, entzierroaren lehenengo hesia elkartzen den puntuan) eta helmuga ZezenPlazan egoten da, area hasten den puntuan bertan. Bi puntu hauen arteko distantzia 79948 mkoa da.
3-. Sailkapenak banatuta emanen dira, ondoko mailen arabera:
TXIKIAK - 1998an edo geroago jaioak.
GAZTETXOAK - 1995 eta 1997 artean jaioak (biak barne).
(Bi maila hauek bitan bikoizten dira: maskulinoa eta femeninoa)AITON/AMONAK- 1968an edo lehenago jaioak.
GIZONEZKOAK -1969 eta 1994 artean jaioak (biak barne)
(Maila hau HERRIKOIAK eta FEDERATUAK mailatan bikoizten da)
EMAKUMEZKOAK - 1969 eta 1994 artean jaioak (biak barne)
(Maila hau POPULARES eta FEDERATUAK mailatan bikoizten da)
15 edo urte gehiagoko atleta federatu batek, bere mailatik kanpo parte hartzen badu, automatikoki deskalifikatuta geratuko da.
4-. Ibilbide beretik ondoko lau frogak burutuko dira:
1030 h.: - Lasterketa herrikoia (Gizonezkoak).
1055 h.: - Aitonak, egokituak eta gaztetxoak (mutilak)
11'15 h.: - Txikiak. (Neska eta mutilak)
11'40 h.: - Emakumezkoak (maila guztiak, txikiak ezik)
12'00 h.: - Federatuak (Gizonezkoak)
5-. Probaren kontrol teknikoa Nafarroako Atletismoko Federakuntzaren Epaileek burutuko dute.
6-. Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek trofeo edota saria jasoko dute. Gainera, lehenengo hiru denbora hoberenak, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak, sari metalikoa ere jasoko dute, beti ere beren denborak, hurrenez hurren, 215" eta 240" azpitik badaude, ondoko moduan:
1º -. 300 euro 2º -. 180 euro 3º -. 120 euro
Horretaz gain, denbora hoberena 300 euro gehiagoz ere izanen da saritua proba honen marka hoberena hobetuz gero, 1 59" gizonezkoentzat eta 219" emakumezkoentzat.
Lasterkari guztiek oroitgarria jasoko dute helmugara ailegatutakoan.
7-. Izena emateko epea Ekainaren 18an irekitzen da eta astegunetan egin ahal izanen da, Ekainaren 26a arte, La Jarana Peñaren egoitzan (Jarauta 16-behe), Record-Sport (Kale Nagusia 8) Bayon (Bayona Etorb. 42) eta web orri honetan, ekainaren 15etik aurrera, izena, bi abizen, jaioteguna, helbidea eta telefono zenbakia eta taldea, federatua izanez gero.
Izen-emate eskubideengatik, lasterkari bakoitzak 3 euro ordainduko du. (2 euro 14 urte edo gutxiago badu). Izen ematea lasterketaren egun berean eginez gero, 6 euro ordaindu beharko da (3 euro 14 urte edo gutxiago izanez gero)
8-. Kexak sortu ezkero, antolatzaileei bidaliko zaizkie, horretarako prestatu diren formularioetan idatzita, lasterketa bukatu eta ordubetearen epean, probari buruzko egoerei buruzkoa bada eta sari-banaketa ondorengo ordu erdibetean, honi buruzkoa baldin bada.
Kexak ebazteko epaimahaia erakunde antolatzaileko bi kidek eta Atletismoko Federakuntzako Epaile batek osatuko dute. Edozein kexa idatzia, 30 euroko fidantza batez lagunduko da, hauek, eskatzailearen aldeko epaia gertatuz gero itzuliko direla.
9-. Proba burutzearen erantzukizun zibilaren arriskuari Helvetia CVN Seguros konpainiari kontrataturiko poliza aseguru batek erantzuten dio.
10-. Peña La Jarana elkarte antolatzaileak, lasterkariek jasotzen ahal duten edozein kalte, lesio edota ezbeharraren ardura deklinatzen du.
11-. Arautegi honetan agertzen ez den edozein ezusteko gertatzen bada, Erakunde antolatzaileak aztertu eta epaitu eginen du.